XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Uraren hornidurazko sarea, hurrengo aurrikuspen hauek betetzeko diseinatuta egongo da:


a) Edateko uraren hornidura.
b) Garasta.
c) Suteen aurkako babesa (hidragarriak), kasu bakoitzean, indarrean dagoen kasuko arautegia bete eginaz.

2. Uraren hornidura Udalarena izango da.

3. Sare osoa, Herrilanetako Ministraritzaren Ura hornitzeko hodientzat Teknika-Xedapen Orokorren Pleguarekin eta dimentsionamendu eta erabiltzeko diren materiale-motei buruzkoa den Berriatuko Ordezko Arauen Edateko uraren sarea 54 artikuluan xedatzen denarekin adostasunean egongo da.

31 artikulua.- Elektra-enerjia, telefonia eta kaleko argiteria sarearen ezaugarriak

1. Elektra eta telefoniazko hariteri eta ezarkin denek indarrean dauden arautegi ofizialak eta baita kontseziodunak diren baltzuetako arauak ere beteko dituzte, Berriatuko Egitamuketazko Ordezko Arauen Elektra eta Telefoniazko sareak 57 artikuluan xedatzen denera egokitzeaz gain.

2. Kaleko argiteriaren diseinu, dimentsionamendu, argiketa-maila eta bateratasunari gagozkiela, Berriatuko Egitamuketazko Ordezko Arauen Kaleko argiteriaren sarea 56 artikuluan zehazten dena bete beharko da.

32 artikulua.- Ibilgailuen zirkulaziorako diren bideetako zolaketa eta afirmatzea

Bideak eta aparkalekuak, afirmatzea eta zolaketari gagozkiela, Berriatuko Egitamuketazko Ordezko Arauen 60 eta 61 artikuluetan ezartzen diren baldintzekin egiteratuko dira.

33 artikulua.- Oinezkoen ibilbide eta egoteko aldeen zolaketa eta afirmatzea

Oinezkoen sareko bai kalitate zein lodierazko ezaugarriek, Oinezkoen espaloi eta zumarkaleak Berriatuko Egitamuketazko Ordezko Arauen 62 artikuluan xedatzen dena bete beharko dute.

34 artikulua.- Zuhaitzdia eta lorazaintza

1. Hirigintzako Proiektuak lorazaintzako azterlan bat barrusartuko du.

2. Geometriazko eraketaren arabera Zatizko Planean eratuko diren espezien landaketa, altuerazko 20 cm. eta 2,50 m. gutxienezko perimetrodun plantoiekin egingo da.

3. Antolaketan jasotzen diren emaitzazko gune publiko askeak, kalitate oneko belardia eta landaketen bidez, orraztu, errefinatu eta egokitu egingo dira.

4. Lorazaintza eta zuhaitzdian kalitatezko gutxienezko baldintzak dirala eta Berriatuko Egitamuketazko Ordezko Arauen 58 eta 59 artikuluetan ezartzen dena nahitaez betetzekoa izango da.

5. Lorategi publikoen zenbatzeari dagokion Egitamuketazko Araudiari Eraskinaren 4 artikulua Hirigintzako Proiektuan bereziki beteko da.